ITALATZEA etxaldea

Hogeita hamar bat behi PIRENAIKA (hau aspaldiko lekuko arraza bat da) hazten ditugu. Maiatza eta urri artean mendiko alhapidedeak kurritzen dituzte.

Beste hilabeteetan etxeko pentzetan alhatzen dira. Negu minean barrukirat sartzen dira. Hor, udan bildu belar eta bio zerealez gehiturik jaten dituzte.

 


Hazten ditugu ere xerriak bio moduan. Gure etxaldean sortu eta haziak dira.

Xerriak parke batzuetan pentzean sortzen dira eta etxoletan aterbetzen dira.

Sortu orduko xerrikumeak kanporat ateratzen dira.

Etxeko oihan eta iraztorretan xerriak gizentzen dira. Bio zerealek emendatzen dute kanpoan atseman janari hori.

 

 


Berriki manex buru beltz ardi tropa batek osatu du gure etxaldea.